Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2015eko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3143

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 29koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, jarraian zehazten diren kidegoetako lanpostuak betetzeko bitarteko funtzionarioen lan-poltsak osatuko dituztenen behin betiko zerrenda onartzeko dena: Auzitegi Medikuen Kidegoa, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko Kidegoa eta Laguntza Judizialeko Kidegoa.

2014ko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez, Auzitegi Medikuen Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko Kidegoko eta Laguntza Judizialeko Kidegoko lanpostuak betetzeko lan-poltsak osatzen dituztenen datuak eguneratu eta lan-poltsak ireki ziren, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduak emandako eskumenez baliatuta. Agindu horren bidez, aipatutako kidegoetan lanpostuak betetzeko bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzeari buruzkoa da, eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez aldatu zen.

Justizia Administrazioko zuzendariaren 2015eko apirilaren 22ko Ebazpenaren bidez, aipatutako lan-poltsa horiek osatzen dituztenen behin-behineko zerrenda onartu zen, eta hamar egun natural eman ziren zerrenda horretako edozein daturi buruzko erreklamazioa aurkezteko; Justizia Administrazioko Zuzendaritzan aurkeztu behar zen erreklamazioa, agiri eta guzti.

Behin erreklamazioak ebatzita, eta deitutako lan-poltsak osatzen dituztenen behin betiko zerrenda eginda, 2010eko irailaren 16ko Aginduaren 5. artikuluan eta 2014ko azaroaren 11ko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritakoa betez, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Onartzea –behin datuak eguneratu ostean– jarraian zehazten diren kidegoetako lanpostuak betetzeko bitarteko funtzionarioen lan-poltsak osatuko dituztenen behin betiko zerrenda: Auzitegi Medikuen Kidegoa, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko Kidegoa eta Laguntza Judizialeko Kidegoa. Agintzea zerrenda hori ikusgai jartzeko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kudeaketa Unitate Teknikoen (KUT-en) iragarki-oholetan, justiziako langileen atarian eta www.justizia.net web-orrian.

2.– Behin betiko lan-poltsetan ezingo da aldaketarik egin; nolanahi ere, salbuespen izango dira 2010eko irailaren 16ko Aginduan jasotako kasuak (2010eko abenduaren 14ko EHAA, 238. zk.).

3.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 29a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala