Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2015eko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3142

AGINDUA, 2015eko ekainaren 10ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Fundación Anamkaral fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Fundación Anamkaral fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko abenduaren 1ean, Herri Administrazio eta Justizia Sailean sarrera eman zitzaion Fundación Anamkaral fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskaerari. Fundazio horren sortzaileak hauek dira: Ana María Lopez Llana andrea, María Pilar Miazza Aldea andrea eta María Carmen Bort Rangel andrea. Eskariari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.

Bigarrena.– 2015eko martxoaren 26ko idazki baten bidez, Fundazioen Erregistroak eskatu zion Fundazioari zuzen zitzala atzemandako akatsak; 2015eko ekainaren 5ean sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean fundazioak bidalitako dokumentazioa.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordeak, fundazioaren helburuak zilegiak eta interes orokorrekoak zirela egiaztatzeko bilera egin ondoren, fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen.

Laugarrena.– Estatutuen 3. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Fundación Anamkaral fundazioaren helburu nagusia da pertsona guztien osasuna sustatzea osasun-zentro integralak sortuz eta garatuz, non batu egingo baitira osasun fisikoa, emozionala, mentala, arimakoa eta espirituala.

Horrekin batera, beste helburua bat da gizakiak ebaluatzea banaka eta arlo ekonomikoan, sozialean eta kulturalean, bai eta hori erraztuko duten proiektuak gauzatzea ere.

Bosgarrena.– Fundazioaren Estatutuetako 1. artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituz, fundazioaren helbidea hau izango da: Hurtado de Amezaga kalea 13, 5.a, Bilbao.

Seigarrena.– Hasierako diru-hornidura hogeita hamar mila (30.000) eurokoa da. Zenbateko horretatik, Ana María López Llana andreak bederatzi mila eta hogeita sei (9.026) euro ordaindu ditu. Fundazioaren ondare-horniduraren gainerako zenbatekoa, hau da, hogei mila bederatziehun eta hirurogeita hamalau (20.974) euro, gainerako erakunde eratzaileek ordainduko dute, fundazioak 2015eko ekainaren 5ean aurkeztutako kronogramari jarraituz.

Kopuru hori ordaindu dela –agiri bidez– jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak 37.1.c) artikuluan.

Zazpigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, hala xedatzen baita fundazioaren estatutuetako 8. eta hurrengo artikuluetan.

Zortzigarrena.– Estatutuetako 9. artikuluari jarraituz, fundazioa eratzeko eskrituran ezarritakoaren arabera, Patronatuko kideak, hasieran, honako hauek izango dira:

(Ikus .PDF)

Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko bat erabiliz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Hartarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espedientea. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Aplikatzekoak diren legeetan eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.

Aipatutako arauak eta oro har kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak IKUSIRIK, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea –egun honetan eta F-385 erregistro-zenbakiarekin–: Bilboko (Bizkaia) Fundación Anamkaral fundazioaren eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatu horretako kideak zortzigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, 2014ko azaroaren 27an, Bilboko Manuel López Pardiñas notarioaren aurrean (3017 protokolo-zenbakia) egiletsitako eskritura publikoan xedatu bezala.

Bigarrena.– Fundazio hori, helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 4. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 10a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala