Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2015eko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3121

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1024/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Epaia eman da Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) bideratutako 1024/2013 prozeduran (adingabeko seme-alabenganako neurriak). Mariama Sado Baldek sustatu du prozedura, Malam Maneren aurka. Hona hemen epai horren idazpurua eta epaitza:

370/2015 EPAIA

Bilbon, bi mila eta hamabosteko ekainaren hemezortzian.

Nik, María Elena Rodríguez Vadillo, Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaileak, ikusi ditut seme-alaben eta gurasoen arteko neurriak hartzeko autoak. Auto horiek epaitegi honetan bideratu dira 1024/2014 zenbakiarekin, Mariama Sado Baldek eskatuta, Verónica Blanco Cuende prokuradoreak ordezkaturik eta Zuriñe Santa Cruz Santos letraduak defendaturik, eta auzi-ihesean den Malam Maneren aurka. Fiskaltzak esku hartu du.

EPAITZA

Onartzen ditut XXXXX seme-alaba adingabearen eta Mariama Sado Balde eta Malam Mane bere gurasoen arteko neurri arautzaileak; hona hemen baldintzak:

– Mariama Sado Balderi bakarrik ematen zaio XXXXX adingabearen gaineko guraso-ahala.

– Adingabearen zaintza eta jagoletza amari dagozkio, eta berarekin biziko da haren etxean (Goiko Torre 5-7.A, Bilbao).

– 350 euroko mantenu-pentsioa ordaindu beharko du Malam Manek alabarentzako, 12 hilabetez, urte bakoitzaren hasieran eguneratuko da KPIren arabera. Hilabeteko lehen bost egunetan ordaindu behar da, horretarako izendatutako kontu-korrontean diru sartuz.

Aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte; halakotzat hartuko dira osasun publikoak bere gain hartzen ez dituen hezkuntza- eta osasun-gastuak. Ez dira aparteko gastutzat hartuko eskola-matrikulak, -liburuak edo -materiala. Aparteko gastua egiteko beharra ikusten duen gurasoak, aurretik, besteari jakinarazi beharko dio, honek bere adostasuna eman dezan, salbu eta beharrizana ohiz kanpokoa eta presakoa denean.

Ez da kostuei buruzko erabakirik hartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari eta alderdiei, eta ohartarazi ere haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, Probintzia Auzitegiari zuzenduta. Errekurtsoa aurkezteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Eta honen bitartez, epaia eman, agindu eta sinatzen dut nik, María Elena Rodríguez Vadillok, Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaileak.

Eta Malam Mane demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau Bilbon (Bizkaia), 2015eko ekainaren 18an.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala