Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2015eko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3060

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1014/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortziorako 1014/2013 prozedura bideratu da, Solange Vargas de Garciak eskatuta, Felix Garcia Monteroren aurka (gaia: dibortzioa). Prozedura horretan, epaia eman da, eta honako hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

493/2014 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko urriaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: Solange vargas de Garcia.

Abokatua: Javier Lampreabe Martinez.

Prokuradorea: Cristina Gomez Martín.

Alderdi demandatua: Felix Garcia Montero.

Auzigaia: dibortzioaren bidez ezkontza desegitea.

EPAITZA

1.– Agintzen dut Solange Vargas de Garcia eta Felix Garcia Montero ezkontideek osatutako ezkontzaren dibortzioa, deklarazio horrek berekin dakarren legezko ondorio guztiekin.

2.– Ez da kosturik ezarri behar.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Felix Garcia Montero demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko ekainaren hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala