Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2015eko uztailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2929

IRAGARKIA, Zerbitzu zuzendariarena, zeinen bidez iragartzen baita Jaurlaritzaren Atal Mugikorreko 15 urtetik gorako antzinatasuna edo 275.000 km-tik gorako ibilgailuen berritzea helburu duen kontratuaren lizitazioaren deialdia.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2015/060.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: ibilgailuen berritzea.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia:

1. lotea: 4 ibilgailu turismo 4.480 mm edo gehiagoko luzerakoak.

2. lotea: 3 ibilgailu turismo 4.260 mm edo gehiagoko luzerakoak.

3. lotea: 2 ibilgailu turismo arruntak.

4. lotea: ibilgailu 1 4 gurpiletako trakzioduna.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 173.140,50 euro, BEZik gabe (209.500 euro BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua), M eraikina, 3. Solairua.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan eskatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko uztailaren 17a, 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: ikus 1.a) puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

– Prezioa: 70 puntu.

– Motorearen potentzia: 5 puntu.

– Ekipamentu gehigarria: 5 puntu.

– Entxufagarriak diren ibilgailu hibridoak: 10 puntu.

– Bermea: 10 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Irekitze ekonomikoa: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua), Vitoria-Gasteiz. Data: 2015eko uztailaren 24a, 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala