Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2015eko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
2838

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrarena, SAN biltegiratze-sistema eskuragarritasun altuan hornitu, instalatu eta abian jartzeko zerbitzu-kontratuari buruzkoa (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2015eko ekainaren 16ko erabakia).

(Espedientea: 06-1300-15).

Kontratu-mota: hornidura.

Xedea: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.

Izapidea: ohikoa.

Prozedura: irekia.

Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 330.578,51 euro, BEZik gabe. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 69.421,49 euro. Guztizko zenbatekoa 400.000 euro da.

Burutzeko epea: 6 aste.

Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:

– Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00ak arte. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz.

– Eusko Legebiltzarraren web-orrian, www.legebiltzarra.eus / Kontratatzailearen profila.

Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.

Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2015eko irailaren 17a arte; ordutegia, 09:00etatik 14:00ak bitartean.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, aldez aurretik Kontratatzailearen profilean argitaratuko da eta posta elektronikoren bidez jakinaraziko zaie lizitatzaileei data eta ordua.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 16a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala