
117. zk., 2015eko ekainaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2798
1281/2015 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Eduardo Maiz Olazabalaga jauna Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatzen duena eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.
Aztertu dugu Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen ekainaren 1eko 1129/2015 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2015eko ekainaren 1eko EHAAn (100. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, bai eta bere baldintza profesionalak «curriculum vitae»-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Eduardo Maiz Olazabalaga jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Eduardo Maiz Olazabalaga jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko GSU-ko Fakultatibo Espezialista Medikuaren lanpostu funtzionalaren 24750 plazaren jabea, eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko hautatua izan da.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Eduardo Maiz Olazabalaga jauna izendatzea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente.
Bigarrena.– Izendapen honek 2015eko ekainaren 17tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena.– Eduardo Maiz Olazabalaga jauna zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 17a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
RSS