Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2015eko ekainaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2768

JAKINARAZPENAK, betearazpen-prozeduran aurkeztutako errekurtso eta zatikapen-eskabide batzuk ebazteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari dagokionez, ahaleginak egin dira jarraian zehaztutako administrazio-egintzak interesdunei jakinarazten, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendan jasota dauden interesdunei edo horien legezko ordezkarie –behar bezala akreditaturik– jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak, eta hau izando da ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara.

Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, beherago eransten den zerrendako espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, lege-ondorio guztietarako, agertzeko finkatutako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza, ematekotan, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 25a.

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria,

ZURIÑE EMBID ZUBIRIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala