Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2015eko ekainaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2764

EDIKTUA, behin-behineko neurriak hartzeari buruzko 15/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Judizioa: 15/2015, behin-behineko neurriak.

Alderdi demandatzailea: Lida Janeth Bueno Casanova.

Alderdi demandatua: Gustavo Adolfo Quintero Bohorquez.

Gaia: dibortzioko demandaren aldi bereko behin-behineko neurriak.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

129/2015 epaia, Lida Janeth Bueno Casanova demandatzailearen eta Gustavo Adolfo Quintero Bohorquez demandatuaren artean aldi bereko behin-behineko neurriak hartzeko 15/2015 prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian gauzatu da.

Gustavo Adolfo Quintero Bohorquez demandatuaren egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala