Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2015eko ekainaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2755

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 241/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zk.ko epaitegia.

Judizioa: proz.arrunta 241/2014.

Alderdi demandatzailea: Carmen Ortega Mendizabal.

Alderdi demandatua: Emeka Okoro Ebele, Josue Jupiter Etroukang eta Ndidi Okoro Owunkagba.

Gaia: diru-kopurua erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, hitzez hitz honako hau dioen ebazpena eman da:

56/2015 EPAIA

Epailea: Marina Ruiz Gomez.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko apirilaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: Carmen Ortega Mendizabal.

Abokatua: Sonia Maria Herrero Corral.

Prokuradorea: Iñigo Hernandez Martin.

Alderdi demandatua: Ndidi Okoro Owunkagba eta Emeka Okoro Ebele.

Alderdi demandatua: Josue Jupiter Etroukang.

Abokatua: Irma Iglesias Arran.

Prokuradorea: Naiara Elorrieta Elorriaga.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Partez baiesten dut Hernández Martín prokuradoreak Carmen Ortega Mendizábal-en izenean aurkeztu duen demanda, Ndidi Okoro Owunkagba-ren, Emeka Okoro Ebele-ren eta Josue Jupiter Etroukang-en aurkakoa. Horrenbestez, demandatzaileari solidarioki honako hauek ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak:

1.– 2.476,12 euro.

2.– Zenbateko horren legezko interesak, interpelazio judiziala egin zen egunetik ebazpen honen egunera arte sortutakoak, eta bien baturaren prozesuko interesak, epai honen egunetik sortutakoak, hala dagokionean.

Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdi bana.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4690.0000.04.0241.14 eta kontzeptua: Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, epaia jakinarazi ahal izateko.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko maiatzaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala