Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2015eko ekainaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2754

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 15ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (23/2015-A prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenei deitzeko dena.

Goian aipatutako 23/2015-A prozedura laburtuan, Joseba Mikel Balado Careaga funtzionarioak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen, 2014ko uztailaren 24ko Erabakiaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ezesten zuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren ebazpenaren aurka. Erabaki horren bitartez, Ikerketa Kriminaleko ikastaroetan sartzeko hautaketa prozeduran, lehiaketaren behin betiko emaitzak, hautaketa prozedura gainditu zutenen zerrenda eta baita hautatutako pertsonen zerrenda ere argitaratu ziren. Ikerketa Kriminaleko ikastaroetan sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia 2014ko apirilaren 11ko Ebazpenez egin zen (apirilaren 24ko EHAA, 77. zk.).

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela jakinarazteko –EHAAn argitaratutako ediktu bidez– eskatu duenez, hau

EBAZTEN DUT:

Aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egitea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian, 23/2015-A prozedura laburtuan, eta, hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2015eko ekainaren 15a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala