115. zk., 2015eko ekainaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2749
HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 459/2013 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzkoa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Era horretako hutsak aurkitu dira honako Dekretu honetan: 459/2013 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzkoa. Dekretu hori 2013ko abenduaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (237 zenbakia). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
III. eranskinean, Isurketen K Koefizientea Kalkulatzea, 1. atalean– k1 koefizientea, 2013/5406 (34/24) orrialdean,
honela dio:
«Eskuarki, baimendutako kontzentrazioak aplikatuko dira karga kutsatzailearekin (k1) lotutako koefizientea kalkulatzeko. k1 koefizientea honako formula honen bitartez kalkulatzen da:
k1 = (7,75 DQO + 7,75 SS + 23,24 N + 116,22 P + 58,11 AG + 77,48 HC + 1162,21 AOX + 309,92 MEQ + 1162,21 CN + 116,22 DTGT + 1162,21 FEN + 2324,43 Cr VI) * 10-9»
Baina honela esan behar du:

III. eranskinean berean, 4. atalean – K koefizientea isurketa termikoetan eta arrain haztegietako isurketetan, 2013/5406 (34/26) orrialdean,
honela dio:
«Arrain-haztegietako isurketak: Kutsadura-unitateak zuzenean lortzen dira, isuritako emaria kontuan hartuta, honako formula honen bitartez:
C = K * P.
Honako esanahi hauekin:
C = Kutsadura-unitateak.
K = 0,1591 x 10-7.
P = Produkzioa, Tm/urtean».
Baina honela esan behar du:
«Arrain-haztegietako isurketak: Kutsadura-unitateak zuzenean lortzen dira, isuritako emaria kontuan hartuta, honako formula honen bitartez:
C = K * P.
Honako esanahi hauekin:
C = Kutsadura-unitateak.
K = 0,001167.
P = Produkzioa, Tm/urtean».
RSS