Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2015eko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
2748

IRAGARKIA, Bilboko Zorrotzaurreko eremu mistoan, AI-1 delakoan, 1. egikaritza-unitateko SI-3, SI-4 eta DB-1 lursailak (Visesaren alde esleituko direnak) etorkizunean besterentzeko lehiaketari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» Sozietate Publikoa (Visesa).

b) Espedientea izapidetuko duen saila: Sail Juridikoa.

c) Espediente zenbakia:

040/2015/C17/B58/Zorrotzaurre.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena:

Bilboko Zorrotzaurreko eremu mistoan, AI-1 delakoan, 1. egikaritza-unitateko SI-3, SI-4 eta DB-1 lursailak (Visesaren alde esleituko direnak) etorkizunean besterentzeko lehiaketa.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

Hiru lursailak eskuratuko dituen eskaintza aurkeztea nahitaezko baldintza izango da; beraz, baldintza hori betetzen ez duten eskaintzak baztertu egingo dira.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Aurrekontu tipoa: 21.408.000 euro, BEZik eta gasturik gabe. Lursail bakoitzarentzat eskainitako prezioa ezingo da zenbateko hauek baino baxuagoa izan:

a) SI-3 lursaila (99 BOE gutxi gorabehera): 2.967.000 euro, BEZik eta gasturik gabe.

b) SI-4 lursaila (132 EL gutxi gorabehera): 13.000.000 euro, BEZik eta gasturik gabe.

c) DB-I lursaila (111 ET gutxi gorabehera): 5.441.000 euro, BEZik eta gasturik gabe.

5.– Bermeak.

Salerosketako eskritura publikoa ematen den unean ordaintzen ez den prezioaren zatia (% 50) bankuko abalaren bidez bermatu beharko da, lehenengo errekerimenduaren ostean ordaintzekoa.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» Sozietate Publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2015eko uztailaren 6a.

7.– Lizitatzaileen berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Beste betekizun batzuk: kaudimen tekniko/profesionalari eta ekonomiko/finantzarioari buruzko gutxieneko betekizunak. Eskatutako kaudimen tekniko/profesionala zein ekonomiko/finantzarioa egiaztatzeko, baldintzen agirian ezarritakoari jarraituko zaio eta ondorengo irizpideen arabera baloratuko da:

a) Eskaintzailearen kaudimen ekonomikoa: 50 puntu.

b) Azken 5 urteetan, kooperatiba erregimenean, sustatu/kudeatutako etxebizitzen zerrendan oinarritutako esperientzia teknikoa (etxebizitza librea eta babes publikoko etxebizitza): 50 puntu.

Enpresek, hautatuak izan daitezen, gutxienez 75 puntu eskuratu beharko dituzte.

8.– Esleitzeko irizpideak:

1) Eskaintza ekonomikoa: eskaintza ekonomikorik onena SI-4 lursailaren prezioan (bizitegi-erabilera librea, eranskin libreak eta merkataritzako erabilera), agirian tipo gisa ezarritakoari dagokionez. Gehienez ere 55 punturekin baloratuko da.

2) Negozio Plana. Gehienez ere 20 punturekin baloratuko da.

3) Fatxada eta estalkietan erabiliko diren kalitateen memoria. Gehienez ere 15 punturekin baloratuko da.

4) Hasiera batean ordaindu beharreko prezioaren portzentajearen handitzea, agirian exijitzen den gutxieneko aurrerakina hobetzen bada. Gehienez ere 10 punturekin baloratuko da.

Eskaintzaileen artean gehienezko puntuazioa berdina izango balitz, kaudimenean puntuaziorik altuena lortu duena izango da esleipenduna.

9.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko uztailaren 10a. Ordua: 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio klausulen agirian jasotako agiriekin batera.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

e) Lizitatzaileak bere eskaintza mantendu beharko du epe honetan zehar: 3 hilabete, plikak irekitzen direnetik.

f) Aldaerak onartzea: ez dira onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» Sozietate Publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Data: 2015eko uztailaren 21a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa biltzen duen edo agiriak lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web orria: www.visesa.com

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 10a.

VISESAko zuzendari nagusia,

MARCOS MURO NÁJERA.


Azterketa dokumentala