Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2015eko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2747

IRAGARKIA, 2015eko ekainaren 15ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariaren ebazpena jakinarazteko dena. Horren bidez, jabari publikoaren emakida azkendu dela deklaratzen da.

Atxikita doan zerrendan aipatzen den enpresari ebazpenaren banakako jakinarazpena egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen horren testu osoa eskuratu ahal izango da Gipuzkoako portuen lurralde-zerbitzuan (Kaiko pasealekua 23, 20003, Donostia).

2.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta berorren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da EAEko Justizia Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 15a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala