Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2015eko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
2744

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Txorierriko linearen komunikazio-zerbitzuen behin behineko desbideratze-lanari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Txorierriko linearen komunikazio-zerbitzuen behin behineko desbideratze-lana.

c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko apirilaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 63. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurogeita hemeretzi mila, bederatziehun eta hogeita hemezortzi euro eta laurogeita sei zentimo (79.938,86), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2015eko maitzaren 26a.

b) Esleipenduna: Revenga Ingenieros, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurogei eta bost mila, bederatziehun eta bat euro eta hirurogei eta bi zentimo (65.901,62), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: zazpi (7) aste.

6.– Bestelako informazioa: proiektu hori FEDER Lurralde Garapenerako Funts Europarraren laguntzarekin finantzatzen da. Ebazpen/esleipen horrek, 2013ko abenduaren 17ko Europar Legebiltzarreko eta Kontseiluko 1303/2013 Erregelamenduko (EB) 115.2 artikuluan aurreikusitako zerrenda publikoaren barruan sartu izanaren onarpena dakar berarekin.

Bilbao, 2015eko ekainaren 10a.

Idazkari nagusia.

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala