Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2015eko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2742

IRAGARKIA, softwarea kudeatzeko bulego teknikoa kontratatzeko lizitazioa egiteko dena (Espedientea: E-064/2015).

1.– Erakunde esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea, 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Telefonoa: 94 607 80 00.

5) Telefaxa: 94 607 83 04.

6) Posta elektronikoa: contratacion@hsdi.ej-gv.es

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.euskadi.net/contratacion

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko uztailaren 27a, 10:00ak arte.

d) Espedientearen zenbakia: E-064/2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: softwarea kudeatzeko bulego teknikoa.

c) Lote-banaketa eta lote- edo unitate-kopurua: ez dago loterik.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Erandio (Bizkaia).

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 24 hilabete.

f) Luzapena onartzea: bai.

g) Esparru-akordiorik ezartzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 72611000.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: kasu honetan ez.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik bada: ikusi kontratuaren dokumentazioa.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.568.160 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 653.400 euro. BEZa: % 21. Zenbatekoa, guztira: 790.614 euro.

6.– Eskatzen diren bermeak:

Behin betikoa: lizitazio-aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena, beharrezkoa bada (taldea, azpitaldea eta kategoria): ikusi kontratuaren dokumentazioa.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero: ikusi kontratuaren dokumentazioa.

c) Bestelako betebehar espezifikoak: ikusi kontratuaren dokumentazioa.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko uztailaren 27a, 10:00etan.

b) Aurkezteko modalitatea: ikusi lehiaketaren dokumentazioa.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza – Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea, 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Helbide elektronikoa: ez.

d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez.

e) Aldaerak onartzea, behar izanez gero: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

9.– Eskaintzak irekitzea.

«B» gutun-azalak, eskaintza ekonomikoa, eta formulak aplikatuz automatikoki balioesten diren irizpideak.

a) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea, 18.

b) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

c) Eguna eta ordua: 2015eko abuztuaren 28a, 12:00etan.

10.– Publizitate-gastuak: esleipendunek ordainduko dituzte.

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala egin bada): 2015eko ekainaren 2a.

12.– Bestelako argibideak: «C» gutun-azalak jendaurrean irekitzea (balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak) lehen aipatutako helbidean egingo da, 2015eko abuztuaren 7an, 12:00etan.

Erandio, 2015eko ekainaren 8a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala