Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2015eko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2730

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 12koa, Segurtasun Saileko Segurtasun sailburuordearena eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, baterakoa, zeinaren bidez iragartzen den zein egunetan argitaratu den Segurtasun Sailaren Gurenet atarian ebazpen hau: Ebazpena, 2015eko ekainaren 11koa, zeinaren bidez aldatzen den 2015eko maiatzaren 21eko Ebazpena, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartu, balorazio-batzordeak izendatu eta deitutako lanpostuetako berariazko merezimenduen probak egiteko tokia eta data adierazi zituena.

Segurtasun sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenak onartu eta argitaratu zuen: Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia, izendapen askearen (C106) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C107 eta C108) sistemen bidez hornitu beharrekoak; hirugarren xedapenarekin bat etorrita, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuak ematen dituen eskumenak baliatuta, hauxe

EBAZTEN DUGU:

Jakitera ematea 2015eko ekainaren 12an argitaratu dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2015eko ekainaren 11ko Ebazpena, Segurtasun sailburuordearena eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, baterakoa, zeinaren bidez aldatzen den 2015eko maiatzaren 21eko Ebazpena, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartu, balorazio-batzordeak izendatu, eta deitutako lanpostuetako berariazko merezimenduen probak egiteko tokia eta data adierazi zituena. Deialdi horretan bete beharreko lanpostuak Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetakoak dira (2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez deituta): Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein Ikuskapen Eskalako ofizialordearen eta ofizialaren kategorietako lanpostuak, izendapen askearen eta berariazko merezimendu lehiaketaren sistemen bidez hornitu beharrekoak (C106 eta (C107 eta C108) hurrenez hurren), lanpostuen aldi baterako esleipena egiteko prozeduran. Horrekin batera, beste xedapen batzuk eman dira.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 12a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala