Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2015eko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2727

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 10ekoa, Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, zeinaren bitartez ebazten baita Lehiaren Euskal Agintaritzako idazkari nagusiaren lanpostua izendapen askearen bidez hornitzeko deialdi publikoa.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 9/1989 legearen 46.2.c artikulua (EHAA 144 zk., 1989ko uztailaren 28koa) eta Lehiaren Euskal Agintaritzako idazkari nagusiaren lanpostua izendapen askearen bidez hornitzeko deialdi publikoa iragarri zuen Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariaren 2015eko apirilaren 21ekoa Ebazpena (EHAA 78 zk., 2015eko apirilaren 29koa) kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Alfonso Gómez Fernández jauna idazkari nagusi izendatzea, 511946 kodea, 2 dotazioa, Lehiaren Euskal Agintaritzan.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean sartuko da indarrean izendapena.

Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da administrazioarekiko auzien epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bilbao, 2015eko ekainaren 10a.

Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakaria,

MARÍA PILAR CANEDO ARRILLAGA.


Azterketa dokumentala