Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2015eko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2719

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 49/2015 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

49/2015 apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Ricardo Larreina Debran.

Abokatua: Jose Luis Sadaba Suarez.

Prokuradorea: Pedro Maria Santin Diez.

Alderdi errekurritua: Maria Josefa Gil Rodriguez eta Jose Picado Rodriguez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2015-05-25ean. Hona hemen epaitza:

Baietsi egin dut Santin Diezek Ricardo Larreina Debranen izenean eta ordez jarritako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak 2014ko azaroaren 8n emandako epaiaren aurkakoa, erroilu honetan aipatzen den 1496/13 judizio arruntaren autoetakoa; horrenbestez, berretsi egiten dugu ebazpen hori, eta alderdi apelatzaileari egozten dizkiogu gora jotzean eragindako kostuak.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Idazkariak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien gordailu-kontura.

Ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZLb, 470.1. artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4738 0000 00 004915. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtso-egileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Jose Picado Rodriguez demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko maiatzaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala