Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2015eko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2704

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 10ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira 2015. urterako lehiaketa arrunterako deialdiak, gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen (TAOL) bigarren xedapen gehigarriak, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak (TAAIL) emandako idazkeran, ezartzen du TAOLaren 92. bis artikuluak eta horrekin bat egiten dutenek gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioei dagokienez aurreikusten dituzten eskumen guztiak erakunde eskudunek izango dituztela, autonomia-erkidegoko arautegiak ezarritakoaren arabera, lurraldean hutsik dauden lanpostuak betetzeko lehiaketetarako deialdiak egiteko eskumena barruan hartuta, bai eta lehiaketa horietan funtzionarioak izendatzeko eskumena ere.

Hori dela eta, bigarren xedapen gehigarri hori Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko orduan, neurri handi batean, Euskal Erakundeek unean-unean ezartzen dutenaren arabera moldatuko da.

Edonola ere, TAAILaren zazpigarren xedapen iragankorrak ezartzen duenari jarraikiz, lege hori indarrean jarri aurreko araudia aplikatu behar zaio gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioei gordetako lanpostuak betetzeko 2015eko lehiaketa arruntari.

Euskal Autonomia Erkidegokoari dagokionez, uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuak, Estatuko gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzkoak, bosgarren xedapen gehigarrian, aurreikusten du Errege Dekretu horren aplikazioa gauzatuko dela Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Xedapen horren zazpigarren paragrafoan ezartzen da Lurralde Historikoetako Foru Erakundeei dagokiela gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko lehiaketen deialdia egiteko ahalmena, beren lurraldeetarako baino ez direnean. Deialdi horiek zein bere Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratu ahal izango dira.

Hori guzti hori kontuan hartuta, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Foru Erakundeek egin eta argitaratu dute 2015. urteko lehiaketa arrunterako deialdia, Lurralde Historiko bakoitzeko toki erakundeetan gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko.

Gauzak horrela, koordinatze aldera, Lurralde Historikoek egindako 2015. urteko lehiaketa arruntari buruzko deialdiak batera argitaratu behar dira; hori dela eta, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 10. artikuluak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea Foru Aldundietako organo eskudunek egindako deialdiak, 2015. urteko lehiaketa arrunterako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historiko bakoitzeko toki erakundeetan gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko. Honako deialdi hauetan daude lehiaketak eraenduko dituzten oinarri komunak eta Toki Entitateek onartu dituzten berariazko oinarriak:

a) Arabako Lurralde Historikoa: 270/2015 Erabakia, maiatzaren 26ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten da Arabako lurralde historikoan hutsik dauden eta gaikuntza nazionaleko toki administrazioko funtzionarioentzat diren lanpostuak betetzeko 2015eko lehiaketa arruntaren deialdia (ALHAO, 66. zk., 2015eko ekainaren 3koa).

b) Bizkaiko Lurralde Historikoa: Lehendakaritzaren foru diputatuaren apirilaren 23ko 3235/2015 Foru Agindua, Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakundeetan gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko 2015. urteko lehiaketa arrunterako deialdia egiteari buruzkoa (BAO, 86. zk., 2015eko maiatzaren 8koa).

c) Gipuzkoako Lurralde Historikoa: Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentuko foru diputatuaren 2015eko ekainaren 4ko 567/2015 Foru Agindua, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko 2015eko lehiaketa arrunterako deialdia egitekoa (GAO, 106. zk., 2015eko ekainaren 8koa).

Bigarrena.– Lehiaketetan parte hartzeko eskaera-orriak aurkezteko epea egutegiko hamabost egunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.

Hirugarrena.– Eskatzen diren betekizunak eta merezimenduak ebazpen honen egunean bete beharko dira.

Laugarrena.– Deialdi hauetan baloratzeko merezimendu orokorrak Estatu osorako gaikuntza duten funtzionarioen erregistroan ebazpen honen egunean egiaztatuta eta inskribatuta daudenak izango dira, banakako zerrendaren arabera. Zerrenda hori interesdunen eskura dago Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Lehiakideek ezin izango dute beste egiaztagiri gehigarririk aurkeztu, ezta epaimahaiak bestelako balioespenik egin ere.

Merezimendu orokor horiek interneteko helbide honetan ere kontsultatu ahal izango dira: www.jusap.ejgv.euskadi.net, Jardun-arloak atalean, Toki Araubidea azpiatalean.

Bosgarrena.– Agindu honen eranskinean Foru Aldundiek egindako deialdietan jasotzen dira gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak, lehiaketa arrunterako deialdi bidez betetzekoak. Lanpostu horiek dira Agindu honen eranskinean agertzen direnak.

Seigarrena.– Foru Aldundiek egindako deialdietan daude Toki Erakundeek onartu dituzten berariazko oinarriak. Oinarri horietan zehazten dira lanpostuen ezaugarriak eta merezimendu bereziak.

Zazpigarrena.– Lehiaketan parte hartzeko eskaera-orria eta destinoak esleitzeko lehentasun-hurrenkeraren eredua argitaratuta daude Foru Aldundiek egindako deialdien eranskinetan.

Zortzigarrena.– Hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko probak egitea eskatzen duten lehiatzaileek, eskaerak aurkezteko epean, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari adierazi beharko diote zein hizkuntza eskakizun egiaztatu nahi duten edo dituzten.

AZKEN XEDAPENA

Honako ebazpen honetan eta Foru Aldundien deialdietan aurreikusi ez diren gaietan, oinarritzat hartuko dira gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioei buruzko araudia eta aplikatu beharreko gainerako lege- edo arau-xedapenak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 10a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala