Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2015eko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2703

1014/2015 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Igone Arrieta Begoņa andreari dagokionez -zeladore-kategoriakoa, 2008ko EPE-, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2014ko urriaren 14an emandako 548/2014 Epaiaren betearazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko dena.

EAEko Auzitegi Nagusiaren 2014ko urriaren 14ko 548/2014 epaia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, honako hauetan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4241/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko zeladore- kategorian (urgazle/zerbitzuetako langile lanpostu funtzionalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakunde sanitarioetan destinoa dutenak eta hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 10eko 879/2009 Ebazpenaren bidez zeladore-kategorian gainditutakoen zerrenda onartzen da, eta Igone Arrieta Begoņa andreak oposizio-fasean 100,0000 puntu lortu zituen.

Ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren abenduaren 15eko 774/2010 Ebazpenean, txanda irekian esleitzen direnen destinoak onartzen dira, eta zeladore-kategorian Igone Arrieta Begoņa andrea azaltzen da, 127,3000 puntu dauzka eta destinorik lortu gabe.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 16ko 825/2011 Ebazpenaren bidez, zeladore-kategoriako txanda irekian, behin betiko izangaiak eta esleipena onartzen da (2011-05-26ko EHAA, 99. zk.), eta Igone Arrieta Begoņa andrea azaltzen da 27,3000 punturekin esperientzia profesionalaren atalean eta orotara 127,3000 punturekin eta destinorik lortu gabe.

Bigarrena.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 825/2011 Ebazpenaren aurka Igone Arrieta Begoņa andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, ondoren administrazioarekiko auzibidea hasi zen (418/2011 laburtua).

Prozedura judizial horri lehen auzialdian amaiera eman zion epaiak (Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 3 zenbakiko Epaitegiaren 2012ko irailaren 3ko epaia) ezetsi egin zen jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

Ondoren, EAEko Auzitegi Nagusiak, 2014ko urriaren 14an baietsi egin zuen jarritako apelazioa, eta apelatutako epaia ezeztatu egin zuen.

Hirugarrena.- Erabaki judiziala betearazteko izapideei ekin zaiela-eta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak azaroaren 20ko 314/2014 Ebazpena eman du.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Lehenengoa.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.- Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

EAEko Auzitegi Nagusiak 2014ko urriaren 14an hartutako erabaki judizialaren ondorioz, Giza Baliabideetako zuzendariak azaroaren 20an 314/2014 Ebazpena eman zuen. Ebazpen horren bitartez, Igone Arrieta Begoņa andreari zeladore-kategoriako prozesuan aitortzen zaizkio 39,3000 puntu lan-esperientzia atalean. Horrenbestez, 139,3000 puntu eskuratu ditu, guztira. Hortaz, destinoa aukeratzeko eskubidea aitortu zaio, 2008ko Enplegu Eskaintza Publikoaren testuinguruan.

Horiek guztiak horrela, dagozkion izapideak egin eta gero, eta aurkeztutako alegazioak deialdiko oinarrien arabera berrikusita, zera erabaki da: 314/2014 Ebazpenak ezarritakoa berrestea, eta era berean Igone Arrieta Begoņa andreari destino bat esleitzea ESI Donostialdean (Donostiako Unibertsitate Ospitalea), txanda librean eta zeladore-kategorian.

Hirugarrena.- Prozedura izapidetzean egin diren gainerako administrazio-egintzak, hain zuzen ere, orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, bere horretan utziko dira, gauzatu ziren moduan (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 66. artikulua).

Laugarrena.- Prozedura hau izapidetzean interesdunei entzun zaie, halaxe ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluak.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- EAEko Auzitegi Nagusiaren 2014ko urriaren 14ko erabaki judiziala bete dadin agintzea, Igone Arrieta Begoņa andrea onartzeari buruzkoa 2008ko Enplegu Eskaintza Publikoaren baitan.

Bigarrena.- Epaia izapide hauen bitartez gauzatzea:

1.- Igone Arrieta Begoņa andreari 39,3000 puntu aitortu zaizkio lan-esperientzia atalean, zeladoreen hautaketa-prozesuan, 2008ko EPEaren barnean. Horrenbestez, 139,3000 puntu eskuratu ditu, guztira.

2.- Igone Arrieta Begoņa andreari destino bat esleitzea ESI Donostialdean (Donostiako Unibertsitate Ospitalea), ezarritako prozeduraren arabera, zeladore-kategoriako txanda irekian.

3.- Igone Arrieta Begoņa andrea pertsonal estatutario finko izendatzea, zeladore-kategorian, ESI Donostialdean (Donostiako Unibertsitate Ospitalea).

4.- Igone Arrieta Begoņa andreak hilabeteko epea izango du destinoaz jabetzeko, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean; esleipendunak hitzordua eskatu beharko du aurretik, eta dokumentazio hau aurkeztu beharko du ekitaldi horretan:

- NAN, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalen kasuan; eta dokumentu mota bera, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenei dagokienez (Europar Batasuneko Itunaren, Espainiak berretsitako bestelako itunen edo legeen arabera).

- Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela baztertuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.

Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez bada edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, jakinarazten da lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkion eskubideak.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzeko eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko da lanean, dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Hirugarrena.- Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.- Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, Igone Arrieta Begoņa andreari jakinaraztea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari komunikatzea.

Bosgarrena.- Epaitza betetzeko izapideetan sor daitezen gorabeherak aztertzea eta ebaztea epaitegi horri dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 12a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala