Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2015eko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2694

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 796/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko lehen auzialdiko 4 zenbakiko epaitegia.

Judizioa: utzarazpenaren gaineko hitzezko judizioa 796/2014.

Alderdi demandatzailea: Berta del Val Soldevilla.

Alderdi demandatua: Camilo Charro Murciego.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da, eta xedapenak hauek dira:

20/2015 DEKRETUA

Idazkari judiziala: Alejandro Lopez Martinez jauna.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko urtarrilaren hamabia.

XEDAPEN ZATIA

1.– Camilo Charro Murciegoren aurka Berta del Val Soldevillak eskatuta hasitako utzarazpen-judizio hau amaitutzat jotzen da.

2.– Indarrik gabe uzten da ezarritako bista.

3.– Bota bedi demandatua, diligentzian adierazitako egunean.

4.– Jakinarazi bekio hori Berta del Val Soldevillari, erreklamatutako zenbatekoari dagokionez betearazpena abiarazteko eska dezan.

5.– Prozesu honetan sortutako kostuak ordaindu beharra ezartzen zaio alderdi demandatuari.

Halaber, alderdi demandatua kondenatzen da zor dituen errentak ordaintzera (5.372,80 euro batzen dute), bai eta demanda aurkeztu zenetik finkaren jabetza entregatu arte sortutako errentak ordaintzera ere (819,20 euro hilean).

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZLb, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4690000001079614. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikusketa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agintzen eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honen iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi da, jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko martxoaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala