Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2015eko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2669

IRAGARKIA, 2015eko maiatzaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren izapidetze-prozeduren jakinarazpenei buruzkoa.

Honen ondorengo zerrendan ageri direnei ezin izan diegu jakinarazpena esanbidez egin, ezezagunak direlako, egon ez direlako, haien helbidea ez dakigulako edo beste arrazoi batzuengatik. Hori dela eta, aditzera ematen da iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluen arabera (Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua), eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko. Halaber, zitazio honek eraginpean hartzen dituen interesdunei edo haien ordezkariei errekerimendua egiten zaie 15 eguneko epean ager daitezen, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan dagokien lurralde-bulegoan, jakinarazpena aurrez aurre egin dakien. Epe hori iragandakoan, jakinarazpena egindakotzat hartuko da, legezko ondorio guztietarako, adierazitako bulegora joateko epea amaitu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala