Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2015eko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2668

IRAGARKIA, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, «Asociación Empresarial de Gestión Inmobiliaria de la Comunidad Autónoma del País Vasco - AEGI Euskadi» enpresaburuen elkartearen estatutuak aldatzeko agiriak gordailatu direla jakitera emateko dena.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuko 4. artikuluan ezarritakoa betez, eta interesdunek -iragarki hau argitaratu eta 8 egunetan- egokitzat jotzen dutena idatziz alega dezaten, honako hau ematen da jakitera: «Asociación Empresarial de Gestión Inmobiliaria de la Comunidad Autónoma del País Vasco - AEGI Euskadi» enpresaburuen elkartearen estatutuak aldatzeko agiriak aurkeztu ditu Uxue Esparza Alonsok (NAN: 15400127-W) Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan.

Lurralde-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

Lanbide-eremua: izenak dioena.

Halaber, jasotzen da hauek direla estatutuak aldatzeko aktaren sinatzaileak:

Antonio Llano Batarrita jauna (lehendakaria).

Uxue Esparza Alonso andrea (idazkaria).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 15a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala