Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2015eko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
2667

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Altzako geltokiaren eskailera mekanikoen obra eta mantentze lanari buruzko lizitazioaren berri emateko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Altzako geltokiaren eskailera mekanikoen obra eta mantentze lana.

c) Burutzeko/entregatzeko tokia: Gipuzkoa.

d) Burutzeko/entregatzeko epea: Hornikuntza eta muntaketa lana, zortzi (8) hilabete. Mantentze lanak, hiru (3) urte.

e) Luzapenik: ez.

f) Loterik: ez.

g) CPV: 42416500-0, 45313200-6, 45313210-9, 50740000-4.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: Irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa: 0 eta 50 puntu artean) eta burutzeko epea (balorazioa: 0 eta 10 puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintzaren kalitatea (balorazioa: 0 eta 30 puntu artean) eta lanen programazioa (balorazioa: 0 eta 10 puntu artean). Ikusi irizpide horien deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: lau milioi hirurehun eta hirurogeita sei mila eta hogeita bederatzi euro eta laurogeita bi zentimo (4.366.029,82), BEZik gabe. Hornikuntza eta muntaketa lana, lau milioi hirurogeita sei mila hirurehun eta hirurogei euro eta sei zentimo (4.066.360,06). Mantenu lanak, berrehun eta laurogeita hemeretzi mila seiehun eta hirurogeita bederatzi euro eta hirurogeita hamasei zentimo (299.669,76).

5.– Bermeak: Pleguaren Karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen Profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vascaren web orrian. Lotura:

http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2015eko uztailaren 6a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura;

http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20013853- 854).

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: Pleguaren Karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2015eko uztailaren 13ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen den: ez.

9.– Bestelako informazioa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2015eko ekainaren 8a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala