
111. zk., 2015eko ekainaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
2666
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Altzako geltokiaren igogailuen obra eta mantentze-lanari buruzko lizitazioa argitara emateko dena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: obrak.
b) Xedearen deskribapena: Altzako geltokiaren igogailuen obra eta mantentze-lana.
c) Burutzapen/entrega tokia: Gipuzkoa.
d) Burutzapen/entrega epea: hornikuntza eta muntaketa-lana, zortzi (8) hilabete. Mantenu-lanak, hiru (3) urte.
e) Luzapenik: ez.
f) Loterik: ez.
g) CPV: 42416100-6, 42419510-4, 45313100-5, 50750000-7.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena irizpide hauen arabera: irizpide objektiboak, proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 50 puntu artean) eta burutzapen epea (balorazioa 0 eta 10 puntu artean); irizpide subjektiboak, eskaintzaren kalitatea (balorazioa 0 eta 30 puntu artean) eta lanen programazioa (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Ikusi irizpide horien deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: seiehun eta berrogeita sei mila eta hiru euro eta laurogeita zortzi zentimorekin (646.003,88), BEZik gabe. Hornikuntza eta muntaketa-lana, seiehun eta hamasei mila bostehun eta hirurogeita hamalau euro eta hogeita lau zentimo (616.574,24). Mantenu-lanak, hogeita bederatzi mila laurehun eta hogeita bederatzi euro eta hirurogeita lau zentimo (29.429,64).
5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarearen webgunea. Esteka:
http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).
f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2015eko uztailaren 6a.
g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera: Kontratazio Publikoa Euskadiren webgunean. Esteka:
http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20013851- 13852)
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezpenerako azken eguna: 2015eko uztailaren 13ko eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
d) Aldaketarik onartzen al den: ez.
9.– Bestelako informazioa.
10.– Iragarkiaren gastuak: lizitazioaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2015eko ekainaren 8a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.
RSS