Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2015eko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2660

IRAGARKIA, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren estatistikaren 2015eko landa-lana gauzatzea helburu duen administrazio-kontratua esleitzeko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-033/DEPS2014.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedea: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Egiteko epea: kontratua formalizatzen den egunaren biharamunean hasi eta 2015eko abenduaren 31ra arte.

d) Lizitazio-iragarkia noiz argitaratu den: 2014ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 248. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera, betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren aurka ez badoa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia: 159.090,91 euro + 33.409,09 euro –BEZari dagozkionak–. Guztira, 192.500 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2015eko apirilaren 30a.

b) Kontratista: Emaiker.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 146.363,64 euro (BEZik gabe).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 8a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala