Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2015eko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2655

EDIKTUA, 951/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 951/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Algeposa Tarraco, S.L.

Abokatua: Pedro Iñiguez de Heredia Quintana.

Prokuradorea: German Ors Simon.

Demandatua: Nircargo Shipping, S.L.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioan, epaia eman zen 2015-02-11n, eta hau diote xedapenek:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Algeposa Tarraco, S.L. sozietateak Nircargo Shipping, S.L.ren aurka aurkeztutako demanda, ebazpen honen idazpuruan adierazitakoagatik. Horrenbestez, demandatua auzi-jartzaileari 34.625,65 euro ordaintzera kondenatzen dut, gehi epai honen zuzenbideko oinarrian jasotako legezko interesak; alderdi auzi-jartzailearen prozesuko kostuak ere berak ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi horren aurka apelazio-errekurtsoa jarri daitekeela. Egin bedi horren lekukotza autoei gehitzeko eta gorde bedi jatorrizkoa dagokion epaien agiri-sortan.

Nircargo Shipping, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko maiatzaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala