
111. zk., 2015eko ekainaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (302 KB - 2 orri.)
- EPUB (271 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2653
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 325/2012 prozeduraren ondoriozkoa.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 325/2012, adostasunik gabeko dibortzioa.
Demandatzailea: Patricia Medina Lopez.
Abokatua: Estrella Monroy Garcia.
Prokuradorea: Mugica.
Demandatua: Sergio Andres Henao Velez.
Auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Judizio horretan epaia eman zen 2013-03-12an, eta honakoa da haren epaitza:
EPAITZA
Baietsi egiten dut Múgica prokuradoreak Patricia Medina Lópezen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Sergio Andrés Henao Vélezen aurkakoa. Horregatik, dibortzio bidez desegindakotzat deklaratzen dut alderdien arteko ezkontza, eta honako hau erabakitzen dut:
– Irabazpidezko ezkontzaren erregimen ekonomikoa desegitea.
– Familia etxebizitzaren erabilera Patricia Medina Lópezi esleitzea (Kolon pasealekua, 54, 6.C, Irun).
Kostuei dagokienez berriz, ez da berariazko erabakirik hartzen.
Sergio Andres Henao Velez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Irun (Gipuzkoa), 2013ko maiatzaren 6a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS