Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2015eko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2652

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 301/2012 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (301/2012).

Alderdi demandatzailea: Geisys Carolina Trinidad Santana.

Alderdi demandatua: Bartolo Novas Cuevas.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-05-26an. Hona hemen erabakia:

ERABAKI DUT:

Baietsi egiten dut, funtsean, auzitegietako prokuradore Itziar Mujika Atorrasagasti andreak Geisys Carolina Trinidad Santana andrearen ordez eta izenean jarri duen demanda, Bartolo Novas Cuevas jaunaren aurkakoa, eta, ondorioz,

Adingabeko XXXXX eta XXXXX seme-alabei dagokienez honako erabaki hauek hartzen ditut:

1.– Zaintza eta jagoletza esleitzea. Adingabeko XXXXX eta XXXXX seme-alaben zaintza eta jagoletza ama Trinidad-i ematen esleitzen zaizkio.

2.– Guraso-ahala. Guraso-ahala erdibana izaten jarraituko dute aitak eta amak. Gurasoek guraso-ahala elkarrekin baliatzeak zera dakar: seme-alabei dagozkien erabaki garrantzitsu guztiak guraso biek elkarrekin adostuta hartu beharra. Erabakiak hartzeko, egokien zaien komunikazio-bidea hautatu beharko dute; komunikazio-bide hori errespetatzera eta betetzera behartuta daude. Besterik adierazi ezean, komunikazioa posta elektronikoz edo burofaxez gauzatuko da, eta hortaz, beste gurasoak ere bide horiek baliatuta erantzun beharko du; hala egiten ez badu, ados dagoela ulertuko da. Adostasunik ez badago, Epaitegiak erabakiko du Kode Zibilaren 156. artikuluan ezarritako izapidearen arabera. Guraso-ahalaren arloan hartu beharreko erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:

a) Adingabearen egoitza hark ohiko bizileku duen udalerritik kanpora aldatzea; adingabea atzerrira joatea, oporraldiko bidaietan ez bada.

b) Ikastetxea aukeratzea eta, behar bada, ikastetxea aldatzea.

c) Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.

d) Gizarte- eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak; hala nola bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak.

e) Premiazkoak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.

Jagoletza ez duen gurasoari aitortu egiten zaio adingabearen eskola-bilakaerari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta ikastetxeko jarduera tutorialetan parte hartzekoa ere. Halaber, seme-alaben tratamenduei buruzko argibide medikoak ere eskatu ahal izango ditu.

Seme-alabekin dagoen gurasoak haiei buruzko erabakiak hartzerik izango du beste gurasoari aldez aurretik galdetu gabe, larrialdi-egoeretan edo egunero martxan, baldin eta adingabeko batekin egindako bizimoduan ohikoak edo garrantzi handikoa ez badira gorabeherak.

3.– Egonaldi-, komunikazio- eta bisita-erregimena. Ez da ezarri aitaren eta alaben arteko bisita-araubiderik. Aitak seme-alabekiko harremanari berriro ekiteko borondatea erakusten badu, bisita horiek gurasoen arteko akordioaren bidez ezarriko dira, seme-alaben borondatea kontuan hartuta. Desadostasunik egonez gero, Novas jaunak neurri hori aldatzeko eskatu ahal izango du.

4.– Mantenu-pentsioa: Aitak XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeen mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, harik eta haiek adinez nagusi izatera iritsi eta ekonomikoki independentea izan arte edo izateko moduan egon arte, betiere fede onezko jokabidearekin bat etorriz gero. Pentsio hori hilean 400 eurokoa izango da guztira, haietako bakoitzarentzat 200 euro; eta urteko hamabi hilabeteetako lehenengo bost egunetan ordaindu beharko dio amari. Pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako aldez aurretiko errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizeak aurreko urtean –abendutik abendura– izandako aldaketen arabera; lehen eguneratzea 2016ko urtarrilaren batean gauzatuko da.

Aitak zuzenean ordaindu behar dituen era horretako gastuak ez dira kenduko ebazpen honen arabera ordaindu behar duen pentsiotik.

Ekonomikoki burujabeak ez diren seme-alabek euren bizimoduan sortzen dituzten ezohiko gastuak erdibana ordaindu beharko dituzte gurasoek. Ebazpen honen oinarri juridikoetan ezarritakoarekin bat etorriz, kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (urtero errepikatzen badira); baina beste batzuk berriz sartuko dira, eta katalogo posiblea osorik adierazteko asmorik gabe, honako hauek dira horietakoak: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, osasun-sistema publikoan edo dagokion medikuntza-erakundetan sartzen ez diren gaixotasun fisiko edo mentalei lotutakoak, bai eta –prestakuntza-arloan– eskolan atzeratuta egonez gero derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere. Egin beharreko gastua medikoa bada eta Gizarte Segurantzak edo dagokion erakunde medikoak ordaintzen ez badu eta beharrezkoa bada, erdibana ordainduko dute aitak eta amak; horretaz gain, fakultatiboa eta tratamendua bi gurasoek elkarrekin adostutakoak izango dira.

Goragoko lerroaldean zehaztutako aparteko gastuak egiteko, guraso bien adostasunezko erabakia beharko da, betiere hura egin aurretik; eta adostasunik ez bada, arazoa epailearen esku utzi beharko da, zeinak erabakiko baitu gastua bi gurasoek egin beharko duten ala ez ebazpen honetan ezarritako proportzioan. Ebazpena aldekoa izango da, baldin eta seme-alabentzako beharrezkoa eta egokia bada gastua eta familiaren zirkunstantziekin bat badator. Premiazko diren presako gastuei dagokienez, aldez aurretik ezin bada, aski izango da beste gurasoari ondoren jakinaraztea.

Aparteko gastuak ordaintzeko obligazioa azkendu egingo da seme-alabak –adin nagusikoak edo legez emantzipatuak– ekonomikoki burujabeak direnean, betiere 150. eta 152. artikuluetako azkentze-kausak alde batera utzi gabe.

Epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna.

Prozesuko kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da bera izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 9200 0500 1274; eta kontzeptua: 1847 0000 00 0301 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria). Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Lehen auzialdi honetan behin betiko epaituaz, epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki du epaileak, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Donostia, 2015eko maiatzaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala