Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2015eko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2650

EDIKTUA, adingabekoentzako familia-harreraren gainean bideratutako 746/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio:

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

111/2015 AUTOA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko maiatzaren hamaika.

XEDAPEN ZATIA

Erabakitzen da XXXXX adingabea XXXXX hartzaileak hartzea, adingabearen babesa duen erakunde publikoak bideratutako espedientean azaltzen den moduan, hain zuzen. Erakunde publiko horren aurrean gauzatuko da harrera, Kode Zibilaren 173. artikuluko 2. paragrafoan xedatutako moduan.

Ebazpen hau irmoa denean, egin bedi ebazpenaren lekukotza eta bidal bedi erakunde publiko horretara, erreferentziako espedientearekin batera.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtso baten bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Banesto leihatilan eginez gero, kontuaren zenbakia hauxe da: 4710 000000 074614, eta onuraduna: Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia. Banku-transferentzia eginez gero, kontuaren zenbakia hauxe da: IBAN ES55 0049 3569 92 0005001274, eta onuraduna: Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, kontzeptu eta oharretan 4710 000000 074614. Ordainagiriaren kontzeptuan, errekurtsoa dela adierazi behar da honela: «Errekurtsoa» 02 kodea–Apelazioa. Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Jose de Jesus Garcia eta Maria del Carmen Ruiz Gonzalez non dauden ez dakigunez, ediktu hau egin dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko maiatzaren 11.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala