Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2015eko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2648

AGINDUA, 2015eko maiatzaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaiko) «Otxarkoaga» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Bilboko (Bizkaiko) «Otxarkoaga» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Helduen Oinarrizko Hezkuntzako talde bat gehitzea eskatzen baita.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE)); 1998ko uztailaren 10eko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoan helduentzako oinarrizko prestakuntzako irakaskuntzak ezartzen dituena (abuztuaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Helduen Oinarrizko Hezkuntzako talde bat gehitzeko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari:

Kode-zenbakia: 48003114.

Izen espezifikoa: «Otxarkoaga».

Titularra: Bilboko Elizbarrutia.

Helbidea: Arbolantxa bidea, 57.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: Helduen Oinarrizko Hezkuntzako talde bat gehitzea. Talde hori Zeanurin (Bizkaia) dagoen CPES «Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia» BHIP ikastetxeko instalazioetan egongo da.

Ikastetxearen osaera:

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostu.

● Helduen Oinarrizko Hezkuntza: edukiera: 4 talde.

– Hezkuntza berezia:

● Hezkuntza bereziko 4 gela ireki.

● Zereginen Ikaskuntzako 6 gela.

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika:

○ «Instalazio elektrikoak eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ «Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:

○ «Beroa sortzeko instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Hozteko eta girotzeko instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa:

○ «Instalazioa eta altzari-hornikuntza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:

○ «Karrozeria» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako irakaskuntzak emango dituzten irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 14a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala