Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2015eko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2642

1155/2015 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, I. eranskinean jasotako esleipenduna estatutupeko langile finko izendatzen dela argitaratzen da eta, barne-sustapenaren bidezko txandan, zeladore-kategorian, eta destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izango du.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautatze-probak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartu ziren, eta EHAAn argitaratu ziren (EHAA, 142. zk. 2011ko uztailaren 27a).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 16ko 1767/2011 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren estatutupeko langile izaera lortzeko mendeko/operarioen lanbide-taldeko zeladore-kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (EHAA, 228 zk. 2011ko abenduaren 1a).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 1087/2014 eta 1089/2014 ebazpenen bidez honako hauek ebatzi ziren: batetik, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratzea, bestetik, zeladore-kategorian, barne-sustapenaren bidezko txandan, destinoak esleitzea; eta, bestetik, zeladore-kategorian, barne-sustapenaren bidezko txandan, I. eranskinean jasotako esleipendunak langile estatutudun finko izendatzen direla argitaratzea. Horien ondorioz, esleipena Maria Izaskun Ochoa de Zuazola Murguiondori andreari eman zitzaion, eta destinoa Goierri Urola Garaiko ESI-Zumarragako Ospitalean izango du.

Hautaketa prozesua gidatzen duten oinarri orokorreko 22. atalean ezarritakoari jarraiki, Maria Izaskun Ochoa de Zuazola Murguiondo andreak irailaren 9ko 1087/2014 ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Errekurtso hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2015eko apirilaren 22ko Erabakiaren bitartez onetsi zen.

Erabaki horren ondorioz, Maria Izaskun Ochoa de Zuazola Murguiondo andreak, oraingoan lortutako puntuazioaren eta egindako destinoen hautaketaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1087/2014 eta 1089/2014 ebazpenen bidez esleitutako ez den beste destino bat esleitua izateko eskubidea lortu du.

Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean jasotako esleipenduna, zeladore-kategorian, estutupeko langile finko izendatzen dela EHAAn argitara dadin agintzea. Destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango du.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute dagokien destinoez jabetzeko, izendapenaren ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, izangaiak aldez aurretik hitzordua eskatuta, eta esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:

– NAN, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege-arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura bizi izanez gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Zinpeko aitorpena edo hitzematea, hau jakinarazteko: ez dituztela diziplinako espediente baten bidez inongo Administrazio Publikotako zerbitzutik bereizi, eta ez daudela gaitasungabetuta zeregin publikoetan jarduteko.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, honako hau adierazteko: ez daude eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat ez dute haien estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

Laugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesatuei gogorarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzen direnak egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuen barruan esleitu zaien erakundean.

Bosgarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoan oinarrituta, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 29a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala