Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2015eko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2641

1151/2015 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, I. eranskinean jasotako txanda irekiko esleipendunak, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak, ofizial kategorian (mantentze-lanetarako ofizialaren lanpostu funtzionalak), langile estatutario finko izateko izendapena argitaratzeko dena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartu ziren, eta 2011ko uztailaren 27ko EHAAn argitaratu ziren (142. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak urtarrilaren 9an eman zuen 18/2012 Ebazpenaren bitartez, ofizial kategorian (mantentze-lanetako ofizialen lanpostu funtzionalak) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-proben deialdia egin zen, eta 2012ko urtarrilaren 26ko EHAAn (18. zk.) argitaratu zen. Aipatu kategoria teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 4ko 1071/2014 Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu zen eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan, ofizial kategorian (mantentze-lanetarako ofizialaren lanpostu funtzionalak) lanean aritzeko txanda irekiko destinoen esleipena egin zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 4ko 1072/2014 Ebazpenaren bidez, I. eranskinean jasotako esleipendunak, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak, ofizial kategorian (mantentze-lanetarako ofizialaren lanpostu funtzionalak) txanda irekiko langile estatutario finkoen izendapena argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 18ko 1230/2014 Ebazpenaren bidez, Alberto Usillos Merchán jaunari jakinarazi zitzaion ezin zuela esleitutako Donostiako Unibertsitate Ospitaleko mantentze-lanetako mekaniko eta ofizialaren lanpostuaren jabetza hartu.

Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoan oinarrituta, Mikel Busto Campo jaunak eta David Pedro Alonso Esnaola jaunak gora jotzeko errekurtsoak jarri zituzten irailaren 4ko 1071/2014 Ebazpenaren kontra eta irailaren 4ko 1072/2014 Ebazpenaren kontra. Errekurtso horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2015eko apirilaren 22ko Erabakiaren bitartez baietsi ziren.

Erabaki horien ondorioz, batetik, eskainitako lanpostu funtzionaletara sartzeko egiaztatu beharreko titulazioaren arabera eta, bestetik, prozesuan lortutako puntuazioaren arabera, Mikel Busto Campo jaunak eta David Pedro Alonso Esnaola jaunak destinoak esleitzeko eskubidea lortu dute, ofizial kategorian (mantentze-lanetako lanpostu funtzionalak); destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izango dute.

Horregatik guztiagatik eta langileen arloan indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Alberto Usillos Merchán jauna langile estatutario finkoa izateko Donostiako Unibertsitate Ospitaleko mantentze-lanetako mekaniko lanpostuaren esleipenaren izendapena indarrik gabe uztea.

Bigarrena.– I. eranskinean jasotako esleipendunak, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak, ofizial kategorian (mantentze-lanetarako ofizialaren lanpostu funtzionalak), langile estatutario finko izateko izendapena EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Esleipendunek hilabete bateko epea izango dute dagokien destinoaz jabetzeko, izendapenaren ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, izangaiak aldez aurretik zita eskatuta, eta izangaiak dokumentazio hau aurkeztu beharko du ekitaldi horretan:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kidea izateari buruzko ziurtagiria, baldin eta deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen bada.

– Zinpeko aitorpena edo hitzematea, honako hau jakinarazteko: ez dira diziplina-espediente baten bidez inongo administrazio publikotako zerbitzutik bereizi eta ez daude zeregin publikoetan jarduteko gaitasungabetuta.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, honako hau adierazteko: ez daude eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat ez dute haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

Laugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta atzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei gogorarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzen direnak egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuen barruan esleitu zaien erakundean.

Bosgarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoan oinarrituta, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 29a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala