
111. zk., 2015eko ekainaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2640
1020/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Olatz Olano Arancibia andrea Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko kudeaketa zuzendari izendatzen duena eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.
Aztertu dugu Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko kudeaketa zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 2ko 242/2015 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2015eko martxoaren 9ko EHAAn (46. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, bai eta bere baldintza profesionalak «curriculum vitae»n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Olatz Olano Arancibia andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Olatz Olano Arancibia andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko administrari laguntzailearen lanpostu funtzionalaren 2777 plazaren jabea da, eta Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko kudeaketa zuzendariaren lanpostua betetzeko hautatua izan da.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.
Hori guztia dela-eta, zuzendaritza nagusi honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Olatz Olano Arancibia andrea izendatzea Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko kudeaketa zuzendari.
Bigarrena.– Izendapen honek 2015eko maiatzaren 15etik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena.– Olatz Olano Arancibia andrea zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
RSS