Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2015eko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEA
2618

IRAGARKIA, zentro teknologikoen eta lankidetzazko ikerketa-zentroen finantzaketa-lerro bati dagokiona.

Finantzen Euskal Institutuak (Ogasun eta Finantza Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoa) iragartzen du finantzaketa-lerro bat jarri duela abian, zentro teknologikoei eta lankidetzazko ikerketa-zentroei laguntzeko.

Finantzaketa-lerro horren xedea izango da Zentro Teknologikoen edo Lankidetzazko Ikerketa Zentroen kategorian onetsita dauden Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko eragileentzako finantzaketa ematea zirkulatzaile-beharrei erantzuteko.

Ezaugarriei eta eskabidea betetzeko prozedurari buruzko informazio orokorra «euskadi.net» web-orrian duzue.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 27a.

Zuzendari nagusia,

JOSU IÑAKI GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.


Azterketa dokumentala