Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2015eko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA
2615

IRAGARKIA, zeinen bidez iragartzen baita gauzatu dela MUGI sistemaren erabiltzaileen arretarako beharrezkoak diren bilakaerazko garapenak eskaintzeko zerbitzu-kontratua.

1.– Erakunde esleitzailea.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza.

a) Espediente-zenbakia: E3/2014/07.

b) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.atgipuzkoa.com

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: kontratu honen xedea da Mugi sistemaren hainbat bilakaerazko garapen kontratatzea, Mugi sistemaren erabiltzaileen arretarako prozesuen sinkronizazio eta automatizaziora bideratuak.

Mugi sistemaren bilakaera naturalak prozesuen egituran eguneraketak eta aldaketak eskatzen ditu, eskainitako zerbitzuetan aurrerapausoak emateko, hala nola administrazio publiko desberdinen arteko komunikazio-sistemak hobetzeko.

c) Lotekako zatiketa: ez.

d) Kontratuaren iraupena: 12 hilabete.

3.– Tramitazioa, prozedura eta esleitzeko prozedura.

a) Tramitazioa: aurreratua.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleitzeko irizpideak: hainbat irizpide. Ikus klausula administratibo berezien I. eranskineko 7. atala.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 140.000 euro.

BEZa (% 21): 29.400 euro.

Zenbatekoa guztira: 169.400 euro.

5.– Kontratua gauzatzea.

a) Esleipen-data: 2015eko maiatzaren 15a.

b) Kontratuaren gauzatze-data: 2015eko maiatzaren 29a.

c) Kontratista: Indra Sistemas, S.A.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 118.900 euro, gehi BEZa.

Donostia, 2015eko ekainaren 1a.

Idazkaria,

SEGUNDO DIEZ MOLINERO.


Azterketa dokumentala