
109. zk., 2015eko ekainaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2602
1033/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Fermin Labayen Beraza jauna Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatzen duena eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.
Aztertu dugu Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 2ko 255/2015 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2015eko martxoaren 9ko EHAAn (46. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak «curriculum vitae»-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Fermin Labayen Beraza jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Fermin Labayen Beraza jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Unibertsitate Ospitalean Erakunde Sanitario Integratuko Fakultatibo Espezialista Medikuntza Intentsiboko Medikua lanpostu funtzionalaren 19577 plazaren jabea dena, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko lanpostua betetzeko hautatua izan da.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Fermin Labayen Beraza jauna izendatzea Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko.
Bigarrena.– Izendapen honek 2015eko maiatzaren 15etik aurrera emango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.
Hirugarrena.– Fermin Labayen Beraza jauna zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 15a.
El Director General de Osakidetza-Servicio vasco de salud,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
RSS