Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2015eko ekainaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2554

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1089/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu prozeduran epaia eman da. Hauek dira idazpurua eta xedapenak:

324/2015 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko maiatzaren hogeia.

Alderdi demandatzailea: Domingas Jose Gomes Mayala.

Abokatua: Antonio Mourelle Castiñeira.

Prokuradorea: Belen Maria Campano Muro.

Alderdi demandatua: Petas Afonso Mayala.

Judizioko gaia: bien seme-alabarentzako neurri ekonomikoak eta pertsonalak hartzea.

EPAITZA

Partez baiesten dut Campano Muro prokuradoreak, Domingas Jose Gomes Mayalaren izenean eta ordez, bien alabentzako neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak hartzeko eskatzeko aurkeztutako demanda,-alaba horien aita Petas Afonso Mayalaren aurkakoa, auzi-iheslaria bera. Fiskaltza ere parte izan da. Horrenbestez, XXXXX eta XXXXX alabei dagokienez, honako neurri pertsonal eta mantenu-neurri hauek hartzen ditut:

1.– Alaben aldeko mantenu-pentsio gisa, hilero alaba bakoitzeko 100 euro ordainduko ditu, hil bakoitzeko lehen bost egunetan, Domingas Jose Gomes Mayalak horretarako zehaztutako kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistika Institutu Nazionalak argitaratutako Kontsumo Prezioen Indizearen aldaketen arabera.

2.– Bi alaben ezohiko gastuak, halakorik bada, aitak eta amak ordainduko dituzte, erdibana, epai honen zuzenbideko bigarren oinarrian halako gastuei buruz xedatutakoa aintzat hartuta.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuen eta Kontsignazioen Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Petas Afonso Mayalaren bizilekua ezezaguna denez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko maiatzaren 21a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala