Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2015eko ekainaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2550

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 4koa, honako ebazpen honen hutsak zuzentzekoa: Ebazpena, 2015eko maiatzaren 13koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia argitaratzen duena - 2015. urtea.

Euskal Herriko Agintaritza Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuingurutik argi ondorioztatzen ez badira, eta haren zuzenketak edukian edo dokumentuaren zentzuan itxurazko zein benetako aldaketaren bat ekar badezake, maila bereko xedapen baten bidez konponduko dira.

Horrelako hutsak aurkitu dira 2015eko maiatzaren 13ko Ebazpenean (Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia argitaratzen duena - 2015. urtea). Ebazpen hori 2015eko maiatzaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 94 zenbakian. Horrela, bada, zuzenketa hau egiten da.

2015/2249 (2/24) orrialdean, aipatutako Laguntza Programan, 2. oinarrian, ONURADUNAK, 2.1 atalean,

Honako hau dioenean:

«Programa honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke: izaera publiko zein pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko, ...»(...)

Honako hau esan behar du:

«Programa honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke: izaera publiko (Eusko Jaurlaritzako eta foru aldundietako sailak, eta horiei lotutako edo menpeko erakundeak izan ezik) zein pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko, ...»(...)

Bilbao, 2015eko ekainaren 4a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.


Azterketa dokumentala