Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2015eko ekainaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2547

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 3koa, Nazioartekotzeko zuzendariarena; horren bidez, 2015eko deialdiko Nazioartekotze Bekak eman dira A modalitatean.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 13ko Aginduak (EHAA, 78. zk., 2011ko apirilaren 20koa) nazioartekotze beken programa arautu zuen.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen 2015ko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez, jendaurrean aurkeztu da Nazioartekotze Bekak emateko 2015ko ekitaldirako deialdia (EHAA, 79. zk., 2015eko otsailaren 26koa).

2015eko ekitaldiko deialdian eskaerak aurkezteko ezarritako epea amaitu ondoren, aurkeztutako eskaerak balioesteko osatu den Hautapen Batzordeak burutu du bekadunak hautatzeko prozedura, programa arautzen duen aginduaren arabera.

Hautapen-prozesua amaitu ondoren, Hautapen Batzorde horrek 2015eko maiatzaren 25eko aktan egindako proposamena aintzat hartuta, eta Nazioartekotze Beken programa arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 13ko Aginduaren 11. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean adierazten diren hautagaiak A modalitateko bekadun izendatzea, prestakuntza teoriko espezializatuko 1. fasea egiteko.

Bigarrena.– Ebazpen honek EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Onuradunek Nazioartekotze Bekak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 13ko Aginduak ezarritakoa bete beharko dute.

Laugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 3a.

Nazioartekotzeko zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala