Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2015eko ekainaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2545

AGINDUA, 2015eko ekainaren 1ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez behin betiko ebazten da hizkuntzaren arabera berezitutako lanpostuak betetzeko lehiaketa kidego hauetan: Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa, Izapidetze Prozesal eta Administratiboa eta Laguntza Judiziala. Barakaldoko Bulego Judizialean beste bulego judizial bat ezartzeko egin da lehiaketa.

2015eko apirilaren 20ko Aginduaren bidez (EHAA eta BOE, 2015eko maiatzaren 4koak), Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak deialdia egin zuen berariazko lehiaketa baterako, Barakaldoko Bulego Judizialean beste bulego judizial bat ezartzearen ondorioz, hizkuntzaren arabera berezitutako lanpostuak bete behar baitziren kidego hauetan: Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa, Izapidetze Prozesal eta Administratiboa eta Laguntza Judiziala.

2015eko apirilaren 20ko agindu horren bederatzigarren artikuluko lehen paragrafoan xedatutakoaren arabera, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 3. artikuluak ematen didan eskumena baliatuta, hau

EBAZTEN DUT:

1.– artikulua.– Argitara ematea lehiaketaren behin betiko ebazpena. Beraz, esleitu egiten dira I. eranskinean zerrendatutako lanpostuak, eta ondorioak izango ditu Barakaldoko Bulego Judizialean bulego judizial berria ezartzen den egunetik.

2.– artikulua.– Huts deklaratzea 2015eko apirilaren 20ko Aginduaren I. eranskineko gainerako lanpostuak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, bietan aldi berean argitaratuta.

Bietan aldi berean argitaratzen ez bada, epeak zenbatzeko, kontuan hartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamuna.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 1a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala