
106. zk., 2015eko ekainaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2543
AGARKIA, zeinaren bidez portuko jabari publikoaren utzarazpen administratiboa erabakitzen duen ebazpena jakinarazten den.
2015eko apirilaren 13an, Garraio Azpiegituren zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen: Bermeoko portuan dagoen «Gure Kutune» izeneko itsasontzia portuko jabari publikotik ateratzeko utzarazpen administratiboa erabakitzen duena, itsasontziaren jabearen aurka.
Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta, gainera, ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Interesdunak Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan eskuratu ahal izango du ebazpenaren testu osoa (Elkano 3, behea; 48011 Bilbao).
2.– Interesdunak 10 egun baliodun izango ditu, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, alegazioak aurkezteko eta defentsarako bidezko iruditzen zaizkion dokumentu eta egiaztagiriak aurkezteko. Epe hori igaro ondoren, izapidea bideratutzat hartuko da, eta espedientearen jardunak aurrera jarraituko du.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 1a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.
RSS