
106. zk., 2015eko ekainaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2540
IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena «Biocruces Ikerkuntza Sanitarioko Instituturako zitometro bat hornitzea»ri buruzko espedienteari dagokion lizitazio-prozedura irekia.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia – Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.
c) Espedientearen zenbakia: G/130/20/0/0803/O661/0000/052015.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: hornidura.
b) Xedearen deskribapena: zitometro batez hornitzea Biocruces Ikerkuntza Sanitarioko Institutua.
c) Loteak eta zenbakia: bai, 1.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 123.000 euro (BEZik gabe).
5.– Behin-behineko bermea: bai. Esleipenaren zenbatekoaren % 5 lote bakoitzeko.
6.– Informazioa eta dokumentazioa: Zuzendaritza Nagusia – Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza. Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).
7.– Kontratugilearen eskakizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez.
b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesional: ikusi oinarriak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko ekainaren 24a, 13:30ean.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan eskatzen dena.
c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.a puntua.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi beharreko epea: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera, eta 15 egun baliodun gehiago 152.3 artikuluaren bidez (ohiz eta neurriz kanpoko baloreak) arautzen diren izapideak jarraitu beharrekoak direnean.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak: klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak: % 55.
– Prezioa: 51 puntu.
– Bermea: 4 puntu.
b) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak:% 45.
– Betekizun teknikoak: 36 puntu.
– Laguntza planaren proposamena: 2 puntu.
– Prestakuntza planaren proposamena: 2 puntu.
– Hobekuntzak: 5 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Eskaintzak irekitzea balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2015eko ekainaren 30ean, 12:30ean.
b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2015eko uztailearen 14an, 12:15ean.
11.– Bestelako informazioak: Eskualdeen Garapenerako Europako Fondoetatik (Feder) finantzaketa jasotzeko izapideak egiten ari dira.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (456,95 euro).
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko informazioa edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web-orria: www.osakidetza.euskadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 27a.
Kontratazio Mahaiko ordezko presidentea,
ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.
RSS