Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2015eko ekainaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2538

IRAGARKIA, honako hauek hornitzeko kontratua lizitatzeko dena: suaren aurkako lohihartzeko beltzak eta kazadora desmuntagarridun anorak (Espedientea: S-105/2015).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Telefonoa: 94 607 80 00.

5) Telefaxa: 94 607 83 04.

6) Helbide elektronikoa: contratacion@seg.euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 20015eko uztailaren 8a, 10:00ak.

d) Espediente-zenbakia: S-105/2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: hornidurak.

b) Deskribapena: suaren aurkako lohihartzeko beltzak eta kazadora desmuntagarridun anorak hornitzea.

c) Loterik ba ote dagoen, eta zenbat lote/unitate dagoen: 2 lote.

d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Segurtasun Sailaren Biltegi Nagusia, Erandio (Bizkaia).

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 3 hilabete.

f) Luzapena onartzea: bai, horretarako aukera dago.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 18100000-0 / 18221200-6.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez da halakorik.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago.

– Proposamen ekonomikoa: % 70.

– Gainprestazioak: % 30.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 206.611,57 euro. BEZa: % 21. Zenbatekoa, guztira: 250.000 euro.

5.– Eskatutako bermeak:

Behin betikoa: aurrekontuaren % 5, arauz esleitutako lote bakoitzeko, BEZik gabe.

6.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena, hala badagokio (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun tekniko eta profesionala, behar izanez gero: ikusi kontratuaren dokumentazioa.

c) Bestelako betebehar bereziak: ikusi kontratuaren agiriak.

d) Kontratu erreserbatuak: ez.

7.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko uztailaren 8a, 10:00ak.

b) Aurkezteko modalitatea: ikusi kontratuaren dokumentazioa.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza – Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Helbide elektronikoa: ez.

d) Eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (prozedura murriztua): ez dago halakorik.

e) Aldaerak, hala badagokio: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

8.– Eskaintzak irekitzea.

B gutun-azalak: eskaintza ekonomikoa, eta automatikoki formula bidez aplika daitezkeen irizpideak.

a) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea 18.

b) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

c) Eguna eta ordua: 2015eko uztailaren 30a, 12:00ak.

9.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

10.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala badagokio): 2015eko maiatzaren 28a.

11.– Gainerako informazioa: balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideei dagozkien C gutun-azalak jendaurrean irekitzeko ekitaldia 2015eko uztailaren 16an 12:00etan egingo da.

Erandio, 2015eko maiatzaren 29a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala