
106. zk., 2015eko ekainaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKO LEGEBILTZARRA
2535
IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko eraikinak energia elektrikoz hornitzeko kontratuari buruzkoa (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2015eko ekainaren 2ko erabakia) (Espedientea: 06-1000-15).
Kontratu-mota: hornidura.
Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.
Izapidea: ohikoa.
Prozedura: irekia.
Esleitzeko era: prezioa da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra.
Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 295.000 euro, BEZik gabe. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 61.950 euro. Guztizko zenbatekoa hau da: 356.950 euro.
Burutzeko epea: 2016ko abenduaren 31ra arte.
Agiriak eskuratzea: preskripzio teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria lizitatzaileen eskura egongo dira toki hauetan:
– Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00ak arte. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea z.g., 01005 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz.
– Eusko Legebiltzarraren web-orrian: www.legebiltzarra.eus / Kontratatzailearen profila.
Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2015eko uztailaren 29ra arte; ordutegia, 09:00etatik 14:00ak arte.
Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da eta data eta ordua aldez aurretik Kontratatzailearen profilean argitaratuko dira eta posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaizkie lizitatzaileei.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 2a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.
RSS