
106. zk., 2015eko ekainaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2534
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 4/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 4/2015 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Naturgas Energia Comercializadora, S.A.U.
Abokatua.
Prokuradorea: Maria del Carmen Chimeno Rodriguez.
Demandatua: Miguel Zabala Irazusta.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Miguel Zabala Irazustaren aurka bideratutako prozedura horretan, auzi-ihesean bera eta helbide ezezaguna izanik, epaia eman da, 2015-04-09an.
Demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraziko zaio demandatuari, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Epai honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.
Tolosa (Gipuzkoa), 2015eko maiatzaren 13a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS