Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2015eko ekainaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2531

AGINDUA, 2015eko maiatzaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, baimena ematen da Euskal Herriko Unibertsitateko masterreko ikasketa ofizial bat kentzeko eta beste bat ezartzeko.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 8.2 artikuluaren arabera (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren bidez aldatuta), autonomia-erkidegoak erabakiko du estatuko lurralde osorako balioa izango duten titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzak ezartzea eta kentzea, bai Gizarte Kontseiluak proposatuta, bai erkidegoaren beraren ekimenez, kontseilu horren adostasunarekin, eta, betiere Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak txostena egin ondoren.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak bere 51. artikuluan arautzen du Goi-mailako Hezkuntzako Europako Esparrura egokitzea. Unibertsitate-gaietan eskumena duen sailak eta unibertsitateek bultzatuko dituzte ikasketa-planetan eta kredituen eta balorazioen sistemetan behar diren egokitzapenak eta, horiekin batera, behar diren gainerako neurriak hartuko dituzte, euskal unibertsitate-sistema Goi-mailako Irakaskuntzako Europako Sisteman sartzeko eta Titulazioaren Europako Gehigarriaren Diploma emateko.

Irakaskuntza ofizialak nola ezarri araututa dago unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan (uztailaren 2ko 681/2010 Errege Dekretuak aldatuta), eta gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzko urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuan.

Hain zuzen ere, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 8. artikuluan xedatzen du hiru ziklotan egituratuko direla estatu osoan izaera ofiziala eta baliozkotasuna duten tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketak: Gradua, Masterra eta Doktoregoa. Halaber, 28. artikuluan aipatuta dago egiaztatuta dauden titulu ofizialak lortzeko egin behar diren ikasketa-planen aldaketa.

Urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak 16. artikuluan arautzen du zer prozedura jarraitu behar den gradu, master eta doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeko baimena lortzeko. Artikulu horren arabera, Unibertsitate Kontseiluak egokiak direla ziurtatzen duen ebazpena eman ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak agindu-proposamena prestatu behar du, gradu, master eta doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzea baimentzeko.

Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kultura eta Gizartea Unibertsitate Masterra titulu ofiziala da, hainbat unibertsitatek elkarrekin antolatua, besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitateak. Horretarako baimena eman zion Euskal Autonomia Erkidegoak 2010eko ekainaren 17ko Aginduaren bitartez. Gerora, antolamenduan parte hartu zuten unibertsitateetariko bik bertan behera utzi dute haren irakaskuntza 2013-2014ko ikasturterako.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Unibertsitate Politikarako Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi du ezen, unibertsitate arteko masterretan unibertsitate parte-hartzaileren batek baja eskatu edo besteren bat sartu nahi izanez gero, aldaketa hori urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan (uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatuta) jasotzen ez denez, kasuan kasuko autonomia-erkidegoak baimena emanda, desagertu eta beste bat eskatu beharko dela.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluak, Gobernu Kontseiluaren aldez aurretiko txostena izanik, onetsi du 2014ko abenduaren 17an master hori ezabatzea, unibertsitate parte-hartzaileek bertan behera utzi dutelako, eta bera ezartzea indarrean egoteko 2013-2014ko ikasturtearen hasieratik.

ACSUCYL (Gaztela eta Leongo unibertsitate-sistemaren kalitaterako agentzia) agentziaren ebaluazio-txostena jaso eta gero, Hezkuntza Ministerioko Unibertsitate Kontseiluak egokitzat jo du eranskineko master-ikasketaren proposamena, betiere uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuko 25.7 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Dekretu horrek urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua aldatzen du, baren bidez xedatzen baita unibertsitate-ikasketa ofizialen antolamendua.

Hori dela eta, eta gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko unibertsitate-ikasketa ofizialak nola ezarri eta kendu arautzen duen urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 16. artikulua aplikatuta, eta txostena aurkeztuta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluari eta Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari, jakitun jartzeko, 2015eko maiatzaren 25eko bilkuran, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Baimentzea eranskineko masterreko ikasketa ofiziala kentzea, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren xedapen iragankorretatik bigarrenean xedatutakoari jarraikiz. Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu zuen dekretu hori.

2. artikulua.– Baimentzea eranskineko masterreko ikasketa ofiziala ezartzea, 2013-2014ko ikasturtearen hasierarako.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari jakinaraztea agindu hau, Gobernuari proposa diezaion titulua ofizialtzea eta Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskribatzea, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara dezan.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Baimentzen den masterreko ikasketa ofizialak lau urte igaro baino lehenago izan beharko du berrituta egiaztapena, hasierako egiaztapena ematen den egunetik aurrera. Urriaren 16ko 205/2012 Dekretura egokituko da berriztapen hori, dekretu horren bidez xedatzen baitira prozedura eta epeak gradu, master eta doktoregoko unibertsitate-tituluen egiaztapena berritzeko.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 19. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Euskal Herriko Unibertsitateak urtero memoria bat egingo du matrikulazio-datuei buruz eta aurreko ikasturtean titulazio bakoitzak izandako kostu ekonomikoei buruz; eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari bidaliko dio ikasturte akademiko bakoitzaren matrikulazio-epea bukatu ondoren eta, betiere, abenduaren 30a baino lehen. Aipatutako dekretuaren II. eta III. kapituluetan jasotako baldintzaren bat betetzen ez bada, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak unibertsitateari behar diren neurri zuzentzaileak hartzeko eskatuko dio. Aipatutako baldintzak bete gabe segituko balu, Euskal Herriko Unibertsitateak ikasketa hori beste prozedura batean sartu beharko du, egiaztapenari eutsi ahal izateko; edo, bestela, ez du berriz eskaini beharko.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 29a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala