Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2015eko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2527

IRAGARKIA, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiarena, jakinarazpenak jaso ezin izan dituzten erreklamazio-egileei jakinarazteko dena.

Hona hemen erreklamazio-egileen zerrenda, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiak hartutako erabakiak jaso ezin izan dituztenena.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 234.3 artikuluan eta lege hori garatzeko Erregelamendu Orokorra onartzeko den maiatzaren 13ko 520/2005 Errege Dekretuaren 50.5. artikuluan xedatutakoarekin bat, gordailuan utziko dira zerrendan agertzen diren jakinarazpenak Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko Idazkaritzan, hilabetez, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik. Epe horretan, interesdunak berak edo bere ordezkariak (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 32. artikuluan jasotako eskakizunak betetzen baditu) egintzaren kopia jaso ahal izango du Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko Idazkaritzan, hartu-agiria izenpetu eta gero.

Jakinarazitakotzat joko dira ebazpenak aurreko paragrafoan zehazten den epea amaitzen denean. Haien kopia bana gordailatuko da epaitegi honetan. Epea amaituta bertaratzen den interesdunari kopia hori emango zaio, baina hartu-agiria izenpetu gabe. Kopia emate horrek ez du inolako baliorik izango jakinarazpen-ondorioetarako, edo epeak berriz irekitzeko, eta ez da beharrezkoa izango horren berri jasota uztea espedientean.

Zerrendaturik dauden ebazpenek amaiera ematen diote bide ekonomiko-administratiboari. Ondorioz, ebazpen haien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1 eta 46. artikuluan xedatutakoaren arabera. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Salan aurkeztu beharko dute errekurtsoa, bi hilabeteko epean, dagokion jakinarazpenaren hartu izanaren agiria jaso eta biharamunetik hasita edo, horren ezean, aipatutako hilabeteko epea amaitutakoan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 25a.

Idazkaria,

LORETO ABAIGAR ECHEGOYEN.


Azterketa dokumentala