Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2015eko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2517

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari administrazioarekiko 137/2015 auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea igor dakiola ebazten duena, batetik, eta, bestetik, interesdun izan daitezkeenak epatzen dituena, aipatu salan ager daitezen.

Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 137/2015 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Errekurtsoa Blanca Barriocanal Gutierrez andreak aurkeztu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzeari buruzko Dekretua aldatzen duen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren abenduaren 30eko 247/2014 Dekretuaren aurka.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan agindutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari eskatu duen administrazio-espedientea bidaltzea.

2.– Espediente horretan interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, aipatu auzitegiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen.

3.– EHAAn argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 12a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala